Euskarak 365 egun

Euskarak egun berezi bat eduki beharrean 365 behar dituela ondo dakigu. Hala ere, Otxarkoagan, Euskaraldiaren harira, hainbat ekintza antolatu genituen gure ikastetxean ere euskara gehiago sustatzeko. Abenduaren 4an La Basu izeneko rapeatzailea izan zen gure artean eta berbaldi ederra eskaini zien Arbolantxako eraikinera hurbildu ziren gazte guztiei. Gazteek hip-hop kulturaren berri izan zuten eta berarekin batera rapeatzen saiatu ziren. Oholtza gainean euskara eta emakumearen presentzia areagotzera animatu zituen ikasleak. Horrez gain, DBHko eraikinean “Euskaraz bizi nahi dugu” leloarekin puzle bat osatu zuten jolastokian eta unea betikotzeko bideo bat eratu zuten irakasle eta ikasleek. Guk ere euskaraz bizi nahi dugu.

 


«